Ines Bengoa ipuin kontalaria izango da astelehenean liburutegian

Liburutegiak aldian behin antolatzen dituen ipuin kontaketa saioetako bat izango da astelehenean, azaroak 30, 18:00etan hasita.

Ipuinak kontatzen –eta, aldi berean, marrazten– Ines Bengoa kontalaria arituko da. Azaroaren 17an zuen egitekoa saioa, baina bertan behera geratu zen.

Orioko haurrek ezagutzen dute Ines, lehenago ere etorri izan delako liburutegira.

Saioa 5 eta 8 urte arteko haurrentzat da.