Ostiralean jai programaren barruan, ostiral honetan, hilak 13, Inmuntzo eta Beloki bikoteak kontzertua eskainiko du Salatxo tabernan gaueko 23:00etan.
Uztailean eta abuztuan ostiralero izango dira kontzertuak herriko hainbat tabernatan. Antolatzaile den Orioko Udaleko Kultura eta Euskara batzordearen helburua musika eta euskara uztartzea da eta, uztarketa horren bidez, giro goxoa sortzea herriko tabernetan, bertakoentzat eta udako bisitarientzat.