San Pedro jaietako argazki lehiaketaren sariak

Udaleko Festa batzordeak argazki lehiaketa antolatu du, aurtengo San Pedro jaietako argazkirik onenak saritzeko. Epaimahaiak dagoeneko erabaki ditu sariak eta internet bidez ikus daitezke.

Argazki Lehiaketako sariak erabaki dituen epaimahaia honako hauek osatu dute: Maite Ramiro argazkilaria, Ana G. de Txabarri Karkara aldizkariko zuzendaria eta Jabier Zabaleta euskara teknikaria.

Guztira hiru sari eman ditu epaimahaiak:

Lehen saria, 300 euro, Koro Arratibelek irabazi du, mahai jolasean ari den haur bati egindako argazkiarekin.

Bigarrena, 200 euro, Luis Lizarraldek irabazi du, haurren pilota txapelketan ateratako argazkiarekin.

Hirugarrena, 100 euro, Maria Sastrek irabazi du, Txatunga Bembe perkusio taldeari egindako argazkiarekin.

Epaimahaiak azpimarratu nahi du aurten argazki ugari (300etik gora) aurkeztu direla eta horien artean kalitate handiko asko daudela.

Aurkeztu diren argazki onenak, tartean saridunak, ikusi nahi izanez gero, interneteko helbide honetan daude:

http://www.tinyurl.com/ytyxrx