Iranera egindako bidaia kontatuko dute Joxemari Olasagastik eta Maria Pilar San Sebastianek, argazkiekin lagunduta

Joxemari Olasagasti eta Maria Pilar Sansebastian senar-emazteek Iranen egindako argazkiak erakutsiko dituzte Salatxo aretoan azaroaren 30ean, asteazkenarekin, 19:00etan hasita.

Joxemari Olasagasti ezaguna da herrian bere argazki-zaletasunagatik eta 3.000 argazkitik gora egin zituen Iranen, aurtengo udazkenean egindako bidaian. Horien arteko batzuk aukeratu eta Maria Pilar Sansebastianekin batera erakutsiko ditu, proiekzio bidez. Argazkiak erakustearekin batera bidaiaren kontakizuna egingo dute bien artean.