Irekita dago epea AEK euskaltegian izena emateko

Irailaren 25a arte dago zabalik epea, aurtengo euskara ikastaroetarako izena emateko

Ikastaroak, aurreko urtetan bezala, Urola Kostako AEK-k emango ditu eta, taldeak osatzen badira, klaseak Orion bertan izango dira.

Maila guztietako ikastaroak eskaintzen dira: hasiera mailakoak, B1 eta B2 tituluak prestatzekoak, alfabetatzekoak, EGAkoak…

Klaseak astean hiru edo lau egunetan izango dira eta egun bakoitzean, bi ordu.

Izen-ematea

Informazio gehiago nahi duenak Udaleko Euskara Zerbitzura jo dezake (943 83 03 46, 8. luzapena), eta izena emateko ere bertara jo behar da edo, bestela, AEK-k Zarauzko Araba kalean duen bulegora (943 130 175).

Diru-laguntzak

Udalak diru-laguntzak ematen dizkie euskara-ikastaroak egiten dituzten ikasleei. Diru-laguntza horiek ikastaroaren bukaeran ematen ditu Udalak eta, laguntza jasotzeko, Orion erroldatua izan behar da eta frogatu behar da ikastaro orduen %80 hartu dela gutxienez.

Diru-laguntzei buruzko informazio gehiago, hemen:

http://www.oriora.com/eu/iragarki-taulaa/diru-laguntzak/item/117-euskara-ikasteko-diru-laguntzak