Itsasertzetako Zuzendaritzak egingo du aurten hondartzako hondar-mugitzea

Orioko Udalak urtero egiten du hondartzaren birprofilaketa (erreperfilatua) Antillan: hondarra mugitzen da, pasealekuaren ondoan ez pilatzeko eta hondartzaren kalitatea hobetzeko. Horrek 6000 euro inguruko gastua izaten du.

Aurten, ordea, hondartzaren egoera eskasa ikusita eta, batez ere, otsaileko denboraldien eragina gutxitzeko, Udalak eta Itsasertzetako Zuzendaritzak adostu dute birprofilaketa lan hori Zuzendaritzak berak egingo duela.

Egingo dituzten lanak, zehazki, hauek dira:

Apirilaren 24an profilen markaketa egingo da.

Apirilaren 25ean makinak sartuko dira hondartzan eta pasealekuaren kontra dagoen hondarra garbituko dute.

Apirilaren 26tik maiatzaren 16ra hondartzaren birprofilaketa eta garraio lanak egingo dira.

Lanen helburua lehengo bera izango da: hondarra ez galtzea eta hondarraren kalitatea hobetzen saiatzea.

Bestalde, Udalak eta Itsasertzetako Zuzendaritzak bilera bat egingo dute laster, hondarraren egoerari buruz hitz egiteko.