Itsasontzien maketak ikusgai Kultur Etxean

Zaharren Babes Lekuak antolatuta, Itsasontzien maketen erakusketa dago ikusgai Kultur Etxeko areto nagusian abenduaren 3tik 11ra bitartean.

Oriotarrek egindako maketak dira erakutsiko diren ia guztiak (bat izan ezik). Denera, 35 bat itsasontziren maketak erakutsiko dira. Zaharren Babes Lekuak antolatu du erakusketa, Udaleko Kultura batzordearen eta Gizarte Ongizate batzordearen laguntzarekin, eta zabalik izango da abenduaren 3tik 11ra bitartean honako orduetan:

Abenduaren 3, 4, 6, 8 eta 11n: goiz eta arratsaldez, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:30era.

Abenduaren 5, 7, 9 eta 10ean: arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara.

Hitzaldiak

Maketa erakusketaren osagarri, Zaharren Babes Lekukoek hiru hitzaldi ere antolatu dituzte datozen egunetarako:

Abenduak 5, 19:00etan. Hizlaria: Jesus M. Perona Lertxundi. Gaia: ?Galeoi baten historia eta eraikuntza: ?Ntra. Sra. de la Concepci