Udalbatzarraren ohiko bilkura

Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du azaroaren 29an, 19:00etan hasita, udaletxeko batzar aretoan.

Gai hauek aztertuko ditu:

  • Kontu ematea Hauteskunde Batzorde Zentralak luzatutako zinegotzi egiaztagutuna EAJ-PNV/EA koalizioko ASIER YEREGI CAMPOS-en alde, eta egoki bada, karguaz jabetzea.
  • Irakurtzea eta onartzea, egoki bada, 2005eko urriaren 27ko ohiko bilkuraren eta 2005eko azaroaren 2ko ezohiko bilkuraren akten zirriborroak.
  • Jasotzea, egoki bada, Orioko Udalaren Alkate kargua, erabateko dedikazioan, betetzeari dagozkion Udalbatzarraren akordioak.
  • Jasotzea, egoki bada, Batzorde Informatibo Iraunkorrei dagozkien Udalbatzarraren akordioak.
  • Onartzea, egoki bada, kide anitzeko organoetan Orioko Udala ordezkatuta izan behar dituen izendapenak.
  • Behin betiko onartzea, egoki bada, 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean izango diren Ordenantza Fiskalen aldaketa.
  • Behin betiko onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren Uraren Ziklo Integralaren Zerbitzuaren Ordenantza Erregulatzailea.
  • Onartzea, egoki bada, 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera taxi zerbitzuaren hiriko tarifak.
  • Onartzea, egoki bada, 2006ko ekitaldi ekonomikoari dagokion Orioko Udalaren Aurrekontu Orokorra
  • Onartzea, egoki bada, 2006ko urteari dagokion Orioko Udalaren Plantilla Organikoa eta Lanpostu-zerrenda.
  • Onartzea, egoki bada, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Orioko Udalaren artean sinatzeko Hitzarmena, mendeko pertsonen etxez etxeko laguntza zerbitzuaren kudeaketa formalizatzeko, eta Alkatetza-Lehendakaritzari ahalmena ematea hitzarmena sinatzeko.
  • Onartzea, egoki bada, etxez etxeko laguntza arautzen duen Udal Araudia.
  • Ahalmen zabala ematea, egoki bada, Udal honetako Alkatetza-Lehendakaritzari Eusko Jaurlaritzarekin A.I.U.2-n ?Orioko Sistema General Puesto Deportivo? dauden udal lursailen salmentaren eskritura publikoa sinatzeko.
  • Onartzea, egoki bada, ?Orioko Bariko Nikolas Deunaren Parrokia-eliza?-rekin sinatutako dokumentuaren testuaren aldaketa. Dokumentu horrek ?Orioko San Nikolas kaleko 8. zenbakiko eraikinaren Birgaitzea?-ren obrei dagokien finantzazio baldintzak eta jabekidetza arauak ezartzen ditu, eta Alkatetza-Lehendakaritzari ahalmen zabala ematea dokumentu hori sinatzeko, Orioko Udalaren izenean eta ordezkari gisa.
  • Onartzea, egoki bada, Deklarazio Instituzional bat sexuen arteko berdintasunaren alde eta emakumeen aurkako indarkeriaren aurka.
  • Onartzea, egoki bada, Pobretasunaren aurkako Manifestu bat.
  • Eskariak eta galderak.