Iturriaga Jauregiko eraberritze lanak Freyssenet SA enpresak burutuko ditu

Pasaden urteko abenduaren 20an izan zen Ohiko Udal Plenoan Freyssenet SA enpresari adjudikatu zitzaizkion Iturriaga Jauregiko eraberritze lanak. Bertan, Done Jakue Bideko interpretazio zentro bat ireki nahi da turismo bulegoarekin batera. Freyssenet SA enpresa izan da proiektu honetako lehiaketara aurkeztu den bakarra (GAOko 208. zenbakian azaldu zen lehiaketa).

Iturriaga Jauregia Orioko Alde Zaharreko antzinako eraikin noble bat da. Kale Nagusiko 17. zenbakian kokatzen da eta gaur egun itxirik dago, ez du erabilerarik. Proiektu honen helburu nagusia atzeko fatxada eraberritzea da inguruan dituen etxebizitzetatik desberdindu ahal izateko eta hartu duen itxura zaharkitua txukuntzeko. Aurrerago, eraikineko barnekaldea konponduko da erakusketak egiteko areto bat sortuz eta beheko solairuan bulego bat osatuz.

Jon Redondo, Orioko Alkateak Freyssenet enpresako ordezkari den Pedro Jos