Ixabel Millet ipuin kontalariaren saioa ostiralean izango da

Ixabel Milletek asteazkenean egin behar zuen ipuin kontaketa saioa ostiralera atzeratu da. Trafiko arazoak direla-eta Ixabel Milletek ezin izan zuen iritsi asteazkeneko saiora eta, beraz, eguna aldatu behar izan du liburutegiko arduradunak.

Ipuin kontaketa saioa liburutegiak antolatu du eta doan izango da.

Ostiralean, apirilak 27, izango da saioa udal liburutegian, arratsaldez, 18:00etan hasita.

Bost urtetik gorako haurrentzako da emanaldia. Gurasoei eskatzen zaie haur txikiagorik ez bidaltzeko.

Liburutegiak hilero antolatzen du ipuin kontaketa saio bat haurrentzat.