«Izan Be Digital» ekimenaren 2. edizioa antolatu du Udal Elkarteak

Herritarrak Adimen Artifizialaren alorrean gaitzea izango du helburu 90 orduko prestakuntza-programak.

Adimen Artifiziala izango du ardatz prestakuntzak. Datozen urteetako eraldaketari begira, funtsezkoak izango dira teknologia digitalak eta, bereziki, Adimen Artifiziala estrategikoa izango da. Horretarako, ezinbestekoa da trebakuntza sustatzea eta arlo horretan talentua sortzea.

Programaren xehetasunak

90 orduko prestakuntza izango da. Ikastaroak lau aste iraungo du: maiatzaren 31tik ekainaren 25era. Saio guztiak goizez izango dira; 09:30etik 14:00etara, Udal Elkartearen egoitzan.

Programaren helburua: Gaur egun, eskualdeko herritarrak Adimen Artifizialean gaitzea, modu praktikoak eta era aplikatuan.

Norentzat: Informatikako ezagutza eta erabilpen ona duten eskualdeko herritar guztiei bideratuta; langile nahiz lana bilatzen ari direnentzat.

Gai hauek landuko dira:

  • Zer da Adimen Artifiziala (AA) Bilakaera eta gaur egungo ekosistema
  • Datuen garrantzia eta datu motak. Programazioa: Python, scripting-era sarrera
  • Datuen ikerketa; oinarrizko estatistika. Datuak interpretatu eta ondorioztatu. Business Intelligence plataformak
  • Adimen Artifizialaren aplikazioa, erabilpen kasuak. Paradigmak.

Ikastaroan, gaur egungo Adimen Artifizialari buruzko adibide praktikoak eta aplikazioak ezagutuko dira. Talde eta bakarkako lanen bitartez, erabat praktikara bideratutako prestakuntza izango da. Printzipioz, arrez aurrekoak izango dira saioak.

Eskualdeko herritar guztiei bideratutako ekimena da, baina, ikastaroan parte hartzeko, ezinbestekoa da aurrez informatikako ezagutza ona izatea. Horretarako, eskaera-orriarekin batera, ezagutza-balorazio galdetegia bete beharko dute interesdunek.

Informazioa eta izen-ematea

Udal Elkartearen webgunean ikusi daiteke ekimen honi buruzko informazio gehiago eta han daude, baita ere, izena emateko erabili behar diren estekak:

http://www.urolakosta.eus/eu/-/maiatzaren-31n-hasiko-da-izan-be-digital-ekimenaren-2-edizioa