Urola Kostako Udal Elkarteak, aldiro-aldiro, jardunaldi eta ikastaroak antolatzen ditu bailarako enpresentzat eta ostegun honetan, maiatzak 25, horietako bat antolatu du, enpresaren garapenerako komunikazioak daukan garrantziari buruz.
Paopao elkartearekin batera
Urola Kostako Udal Elkarteak 2015 eta 2016an zehar arte grafikoko sektoreko enpresen lankidetza sustatzeko hainbat ekimen bideratu zituen. Horren ondotik, eskualdeko zenbait enpresak Paopao elkartea sortu dute, eskualdeko arte grafikoetako enpresen elkartea.
Maiatzaren 25eko jardunaldian Paopao elkarteak eta Urola Kostako Udal Elkarteak elkarrekin landu duten tresna bat aurkeztuko dute: enpresa bat komunikazioaren ikuspegitik zein egoeratan dagoen erakusten duen autodiagnostiko-testa. Tresna hori aurkezteaz gain, bi enpresak eta komunikazio estrategietan aditua den pertsona batek parte hartuko dute, esperientzia eta adibide arrakastatsu batzuk ikusteko.
Komunikazioa hobetzea enpresatan
Jardunaldiaren bitartez, eskualdeko enpresei ikusarazi nahi diete nolako garrantzia daukan komunikazioak beren jardunerako. Egoki komunikatzea gehiago saltzeko giltza da.
Enpresa bakoitzean komunikazioaren egoera zertan den jakiteko, autodiagnostikorako tresna bat prestatu dute Udal Elkarteak eta Paopao elkarteak, eta horren aurkezpena egingo diete jardunaldira agertzendiren enpresei.
Ostegunean izango da jardunaldia
Data: 2017/05/25 (osteguna)
Ordua: 18:00
Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz)
Hizlariak:
- Enrique Arrillaga, MUEBLES LUFEko gerentea
- Luisa Villegas, ARTZAI GAZTA ELKARTEko koordinatzailea
- Carmen Arrazola, KOMUNIKAZIO ESTRATEGIETAN AHOLKULARI SENIORRA
Informazio gehiago eta izen ematea
Urola Kostako Udal Elkartea, Enpresentzako Zerbitzuak
Tel. 943 890808