Jardunaldia izango da enpresentzat, datu pertsonalak babesteko araubideari buruz

Urola Kostako Udal Elkarteak eta Conversia Consulting Group enpresak jardunaldi bat antolatu dute elkarlanean, eskualdeko enpresei datu pertsonalak babesteko araubide eta lege betebeharrei buruzko prestakuntza emateko.

Jardunaldia azaroaren 28an izango da, astelehenarekin.

Jardunaldiak helburu hauek ditu:

? Enpresei eta autonomoei informazioa ematea eta erakustea zer-nolako betebeharrak dituzten datu pertsonalak babesteko lege nagusien arabera (LOPD, Datuak babesteko lege organikoa; eta LSII-CE Informazioaren gizartearen zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko legea).

? Lege horiek ez betetzeak izan ditzakeen ondorioak erakustea.

Jardunaldian parte hartzen duten enpresek aukera izango dute Conversiarekin datu pertsonalen babesari buruzko aurre-auditoria bat egiteko, doan eta inolako konpromisorik gabe. Aurre-auditoria horrek aukera emango du enpresak datuak babesteko legeak zenbateraino betetzen dituen ikusteko eta jaso ditzakeen zigorrak zenbatekoak izan litezkeen finkatzeko.

NOIZ ETA NON

Jardunaldia izango da:

? Azaroaren 28an

? 9:00etatik 12:30era

? Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

IZEN-EMATEA

Jardunaldian parte hartu nahi duenak aldez aurretik eman behar du izena honako telefono edo helbidearen bidez: tel. 943.890808 (Eli edo Maider), enpresa@urolakosta.org.

Programa hau PO FSE 2007-2013 VALORA egitasmoan kokatzen da eta %50 Europako Gizarte Funtsak (FSE) finantzatzen du. Erabat doakoa da parte hartzaileentzat.