Bigarren eskuko gauzen azoka izango da larunbatean

Datorren larunbatean, azaroak 19, bigarren eskuko gauzen azoka izango da ikastola ondoko plazan

Urrian egin zen azoka lehenbiziko aldiz eta, herritarrek egin zioten harrera ona ikusita, berriro antolatu da, Udalaren laguntzarekin.

Azoka 10:00etan irekiko da eta goiz osoa izango da zabalik. Eguraldi txarra egiten badu, frontoian egingo da; baina, kasu horretan, ordubete beranduago hasiko litzateke: 11:00etan.

Herritarren batek salmenta-gunea jarri nahi badu azokan, aldez aurretik egin behar du eskaria, udaletxera deituta. Udalak mahaia eta astoak jarrik dizkio eta bere ardura izango da postua muntatzea. Azaroaren 17a izango da azken eguna eskaria aurkezteko.