Orioko Turismo Bulegoak Jardunbide Egokien Eskuliburaren programaren barne, talde berri bat osatzeko deialdia egin du Kalitate Turistikoaren Konpromisoaren Ziurtagiria lortzeko.
Taldea otsailean hasiko da lanean eta bertan parte har dezakete eskualdeko (Getaria, Orio, Zarautz, Aia eta Zumaia) ostatu, jatetxe, turismo bulego eta interpretazio zentroek. Parte hartu nahi dutenek Orioko Turismo Bulegora jo besterik ez dute, edo 943 83 55 65 telefonora deitu otsailaren 4a baino lehen.
Doaneko programa horrek hainbat urtetako iraupena du (4 ziklo) eta talde trebakuntzarako urteko 2/3 saiotan dago egitaratuta, trebakuntzak irauten duen 5-6 hilabetetan egingo diren laguntza indibidualizatuko zenbait bisitaz gain. Behar duzuen laguntza guztia jasoko duzue, pertsona bat egongo baita zuen zalantza eta beharrak argitu eta asetzeko. Lehenego zikloa bukatu eta prozesua gainditzen duten establezimenduek Kalitate Turistikoarekiko Konpromisoaren Ziurtagiria lortuko dute.