Javier Iraetaren zurezko eskulturak izango dira ikusgai kultur etxean irailean

Javier Iraeta azpeitiarrak erakusketa zabalduko du kultur etxean irailaren 4an, astelehenarekin.

Zurezko irudiak dira erakutsiko dituenak, gai askotakoak.

Javier Iraeta 1941ean jaio zen Azpeitian, eta azken urteotan Gasteizen bizi da. Urolako Arte eta Diseinu Zentroaren irakasle eta zuzendari izan zen 11 urtez eta, hura itxi zenean, zura tailatzen hasi zen. Geroztik, konta ezin ahala taila-lan egin ditu eta horietako batzuk erakutsiko ditu Orion.

Erakusketa zabalik izango da irailaren 4tik 30era kultur etxeko areto nagusian, goiz eta arratsaldez