Jazz doinuak eta zine emanaldia asteburuan

Arkupek antolatua da lehena, eta urtero udalak prestatzen duen udako programazioaren barruko eskaintza da bigarrena.

Arkupe elkarteak ekitaldi-programa bat antolatu du aurtengo udan eta, horren barruan, J345 jazz taldearen emanaldia izango da ostiral honetan.

Eguna: uzatilak 30, ostirala.

Ordua: 19:30.

Tokia: Kale Nagusiaren hasieran, Pietatearen azpian.

Bestalde, zinea kalean programaren barruan, “Transformers. La venganza de los caidos” filma eskainiko da larunbatean.

Eguna: uztailak 31, larunbata.

Ordua:22:30.

Tokia: hondartzan (eguraldi txarrarekin kiroldegian).

Hizkuntza: gazteleraz.

Sinopsia:

Bi urte pasa dira Sam Witwicky-k eta Autobots-ek gizakiak Decepticons-en eskuetatik salbatu zituztenetik. Orain bizitzako bere erronkarik handienerako prestatzen ari da: etxea utzi eta unibertsitatera joatea.