Jesus Maria Perona Lertxundik liburua idatzi du Euskal Herriko XVI. mendeko itsasontziei buruz eta horren aurkezpena egingo du martxoaren 7an, asteartearekin, Donostiako Aquariumean, 18:30ean hasita.
Liburuaren titulua honako hau da: ‘Mirada a las naos vascas del siglo XVI. Arquitectura naval, diseño y trazas’.
Liburuaren aurkezpena Aquariumeko auditorioan egingo da eta irekia da azaldu nahi duten guztientzat. Bertan erosi ahal izango da liburua, 20 eurotan.
(KARKARA aldizkariak utzitako argazkia)