Joel Buton aktibista frantsesak hamabost urte daramatza kanpaina egiten Europan barrena pertsonen aurkako minen kontra. Bere ibilbide horretan Euskal Herrian barrena dabil orain eta egun hauetan Orion geratu da. Hurrengo geldialdia Donostian egingo du.
Pertsonen aurkako minen kontrako aktibista
Joel Buton 1999an hasi zuen bere kanpaina partikularra pertsonen aurkako minen kontra. Galesko printzesa Diana hil zenean, Joelek erabaki zuen hark hasitako lanari segida emango ziola eta, Parisko artista-bizimodua utzita (fakir gisa aritzen zen, ikuskizunak ematen), Europan barrenako bidaia bati ekin zion.
Bidaia horretan gurdi bat darama eta bertan biltzen ditu han eta hemen jasotako argazkiak, gutunak, prentsa-oharrak eta abar. Gurdiari josita, kartel bat darama, azaltzen dituena bere kanpainaren nondik norakoak. Gurdia Herriko Plazan eduki du bi egunotan.
Ia Europa osoa pasa du Joel Butonek gisa horretara. Gaur egun 54 urte ditu.