Jon Albuerne DJ oriotarraren disko festa Kalakari tabernan

Ostiral gauean, abuztuak 5, disko festa izango da Kalakari tabernan. Publiko gazteari zuzendua izango da eta disko jartzen ere gazte bat arituko da: Jon Albuerne oriotarra. Jon Albuernek badaramatza urte batzuk DJ lanak egiten, nahiz eta, orain arte, Donostia aldean mugitu den gehienbat.

Saioa Udaleko Euskara batzordeak bultzatutako ?Ostiralean Jai? programaren barruan antolatu da, Orioko udako programazioaren barruan, eta sarrera doan izango da. Hau izango da aurtengo bosgarren saioa.

‘Ostiralean Jai? programaren bitartez, musika antolatzen da ostiral gauetan, udan ostiralero, Orioko hainbat tabernatan. Helburua giro goxoa sortzea da herriko tabernetan, musikaren eta euskararen inguruan.

Lau taberna hauek parte hartzen dute aurtengo ?Ostiralean Jai? programan: Kamel Ziani, Kalakari, Unar eta Salatxok.