Joseba Irazokiren emanaldia izango da Orion, apirilaren 17an

Apirilaren 17an, ostiralarekin, Joseba Irazoki musikari beratarraren kantaldia izango da kultur etxean 22:30ean, Orioko Udalak antolatuta ‘Euskaraz bizi-bizi’ egitasmoaren barruan.

Gonbita hartu behar

Sarrera doan izango da; baina, aretoaren aforoa mugatua denez, Udalak 120 gonbita jarri ditu eskura kultur etxean eta ikuskizunera joan nahi dutenek horietako bat hartu beharko dute, bertan eskatuta. Datorren astelehenetik aurrera izango dira gonbitak eskuragarri. Arin ibiltzea komeni.