Xake txapelketa azkarra izango da San Nikolas jaietan

Orioko Herri Ikastolak antolatuta, Xake txapelketa azkarra izango da abenduaren 7an herriko plazan, San Nikolas jaietako programaren barruan.

Xake txapelketa 10 eta 14 urte arteko haurrentzat antolatu da eta goizeko hamar eta erdietan hasiko da.

Izena eman nahi dutenek Ikastolara jo behar dute abenduaren 1a baino lehen.

Sariak izango dira parte hartzen dutenentzat.