Josetxo Perez pintorearen erakusketa kultur etxean

Josetxo Perez pintoreak erakusketa zabaldu du kultur etxean eta ikusgai izango da maiatzaren 24ra arte.

Olio-pinturak dira Josetxo Perezek erakusketan ikusgai dauzkanak; gehienbat, paisajeak, kolore bizitan margotutakoak.

Erakusketaren ordutegia honako hau izango da: astelehenetik ostiralera, goizez (10:00-13:00) eta arratsaldez (16:30-20:00).