Duela 20 urte, martxoaren 21ean, Orioko Gure Txoko tabernan ETAk Juan Priede Perez PSEko zinegotzia tiroz hil zuen. Orduan, alarguna eta hiru seme-alaben aita izanik, 69 urte zituen.
Orioko Udalak honek ez zuela inoiz gertatu behar uste du. Juan Priede Perezen familiari bere elkartasuna adierazi nahi dio.
Orioko Bizikidetza Batzordeak denbora darama elkarlanean eta azkenaldi honetan urtetan bizi izandako Giza Eskubideen eta sufrimenduen maparen inguruan hausnarketa bat sustatzen ari da.
Gure herrian izandako biktima guztien egia ezagutu nahi dugu, gertatutakoa ezagutu, justizia egitea bermatu eta gure esku dagoen aitortza egin. Gure lanean dihardugu errepikatu ez dadin bermeak jartzeko.
Bizikidetza Batzordeak (EHBildu, EAJ eta Orain) urtetan bizi izandako Giza Eskubideen eta sufrimenduen maparen inguruko lanketan jarraitzen du biktimei egia, justizia erreparazioa eta merezitako aitortza egiteko asmoz.