Judith Huegun ipuin kontalaria izango da astelehenean liburutegian

Liburutegiak aldian behin antolatzen dituen ipuin kontaketa saioetako bat izango da datorren astelehenean, otsailak 15, 18:15ean hasita.

Ipuinak kontatzen Judith Huegun kontalaria arituko da. Orioko haurrek ezagutzen dute Judith, lehenago ere etorri izan delako liburutegira.

Saioa, oraingo honetan, 4 eta 6 urte arteko haurrentzat izango da; hau da, normalean baino gazteagoko haurrentzat.