Judith Huegun ipuin kontalaria izango da ostegunean udal liburutegian

Ipuin kontaketa saioa liburutegiak antolatu du eta doan izango da.

Ostegunean, apirilaren 17an, Judith Huegun ipuin kontalaria izango da udal liburutegian, arratsaldez, 18:00etan hasita.

Bost eta zortzi urte bitarteko haurrentzako da emanaldia. Gurasoei eskatzen zaie haur txikiagorik ez bidaltzeko.

Liburutegiak hilero antolatzen ditu ipuin kontalarien saioak.