Kalakan taldearen kantaldia izango da Orioko kanpinean apirilaren 26an

Orioko Udalak antolatuta, Kalakan taldearen kantaldia izango da Orioko kanpinean apirilaren 26an, larunbatarekin, 22:00etan hasita.

Sarrerak aldez aurretik erosi behar dira, 5 eurotan, kanpinean bertan edo turismo bulegoan.

Eguraldi txarra egokitzen bada, kantaldia kiroldegian izango da.

Kalakan talde ezaguna bihurtu da azken aldian eta emanaldi ugari eskaini ditu Euskal Herrian eta kanpoan. Iparraldeko hiru musikarik osatzen dute eta, nagusiki, perkusioa eta ahotsa baliatzen dute beren emanaldian.

Bungalowen inaugurazioa

Apirilaren 25ean, ostiralarekin, ekitaldi ofiziala egingo da kanpinean, bungalow berriak inauguratzeko, eta horrekin lotuta dago larunbateko musika-emanaldia ere.

Ate irekiak

Apirilaren 26an, bestalde, ateak irekitzeko eguna izango da kanpinean, eta herritar eta bisitariek aukera izango dute bungalowak barrutik ikusteko eta kanpineko instalazioak bisitatzeko. Herritar guztiak gonbidatuta daude bertara azaltzera.