Apirilaren 25an amaitzen da Kultur, Gazteria, Ingurumen, Festa eta aisialdi jardueretarako diru-laguntzak eskatzeko epea

 

 

Kultura Sailak martxo amaieran Kultur, Gazteria, Ingurumen, Festa eta aisialdi jardueretarako diru-laguntza deialdia ireki zuen.

 

Diru-laguntza horietara aurkezteko epea apirilaren 25ean amaitzen dela gogorarazi nahi die elkarte denei Orioko Udalak.

 

Eranskinak udaletxean aurkez daitezke edo kultur teknikariari helbide honetara bidali: kultura@oriokoudala.com