Kalean da Sasoian aldizkariaren 17. zenbakia

Eskualdeko kirol albisteak zabaltzen dituen aldizkaria doan eskura daiteke kiroldegian edo kultur etxean, besteak beste.

Sasoian aldizkaria Urola Kostako Udal Elkartearen ekimenez kaleratzen da, beti hilaren azken ostiralean, Euskara Sasoian programaren barruan. Urola Kostako Hitzak osatzen ditu edukiak eta ematen dio forma aldizkariari.

Martxoko zenbakia

Orain kaleratu berri den zenbakia martxokoa da eta, gaien artean Oriotarrak komiteari buruz egindako erreportajea dago, besteak beste.

Aldizkaria doan banatzen da eskualdeko herri guztietan. Orion herriko bi eskoletan banatzen da eta, horrez gain, beste hainbat tokitan ere eskura dezake interesa duenak: kiroldegian, kultur etxean, udaletxean…

PDF formatuan irakurri nahi duenak www.sasoian.info webgunera jo dezake eta handik deskargatu.