Kalefood Market azoka izango da asteburuan ikastola aurreko plazan

Hiru elementu nagusi izango ditu Kalefood Market izeneko ekitaldiak: gastronomia, moda eta musika.

Urriaren 28 eta 29an egingo da azoka eta ikastola aurreko plazan kokatuko da.

Mondragon Unibertsitateko LEINN graduko ikasleek antolatu dute, Orioko Udalaren eta herriko dendarien laguntzarekin.

Gastronomiari dagokionez, zenbait foodtruck edo janari-postu ibiltari izango dira eta, horrekin batera, Orioko hainbat dendak postua jarriko dute, beren produktuak saltzeko: arropa, bitxiak, osagarriak, dekoraziorako gaiak…

Azoka zabalik izango da larunbatean eta igandean, eguerdian hasi eta gauerdira arte

ZUZENEKO MUSIKA

Azokarekin batera zuzeneko musika entzuteko aukera izango da. Hauek dira azokaren barruan egingo diren kontzertuak:

Urriak 28, larunbata

13:00 Jon Antza, Maialen Lopes, Beñat Iturrioz, Oier Rezusta eta Maite Garmendia.

19:00 Mauka.

22:00 Koldo Galarreta & Alain López.

Urriak 29, igandea

13:00 Sergio Hernández.

18:00 Terra Incognita.