Kaleko panel urdinak astelehenero garbituko dira aurrerantzean

Udalak panel urdinak ditu jarrita herrian, Orioko talde eta elkarteek beren kartelak bertan itsasteko. Taldeek asko erabiltzen dituzte panelak beren informazioa zabaltzeko eta, horri esker, txukunago dago herria, dagoeneko ez dira-eta kartelak edozein tokitan jartzen garai batean bezala.

Paneletan jartzen diren kartelen kopurua asko handitu da, ordea, eta Udalak erabaki du astelehenero garbituko dituela aurrerantzean, kartel berrientzat tokia egiteko eta panelak txukun mantentzeko.

Garbiketa astelehen goizean egingo da astero eta, beraz, Udalak ohar hau publikatzea erabaki du, herriko kirol eta kultur taldeak jakinaren gainean egon daitezen eta, beren informazioa zabaltzeko garaian, garbiketa-eguna noiz den kontuan har dezaten.