Kamel Ziani krosa egingo da aurten lehenbiziko aldiz, sanikolasetan

Aurten sortu da Orion haurren atletismo taldea eta dagoeneko hasita dago entrenatzen neska-mutil talde bat. Horrekin batera, taldeak haurren krosa antolatu du San Nikolas jaietan lehenbiziko aldiz: Kamel Ziani krosa.

Lasterketa abenduaren 6an izango da, San Nikolas egunean, eta goizeko hamarretan hasiko da Muntoko pasealekutik abiatuta (futbol zelaiaren parean).

Kategoriak eta ordutegia

Benjamin, alebin eta infantil mailatako neska-mutilek parte hartu ahal izango dute, bakoitza bere ibilbidearekin:

  • 10:00 Benjamin mailako neskak (600 m)
  • 10:20 Benjamin mailako mutilak (600 m)
  • 10:40 Alebin mailako neskak (1200 m)
  • 11:00 Alebin mailako mutilak (1200 m)
  • 11:20 Infantil mailako neskak (2000 m)
  • 11:40 Infantil mailako mutilak (2000 m)

Sarien banaketa 12:15ean egingo da.

Izen-ematea

Lasterketan parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik. Izena emateko epea zabalik da dagoeneko eta abenduaren 1ean itxiko da. Izena eman nahi duenak Karela kiroldegira jo behar du eta han apuntatu.