Urtero irailean ixten da Orioko Karela kiroldegia mantentze-lanak egiteko. Orioko Udalak aurten ekainera aurreratu du geldialdia, egiteko dauden lanak berehala hasteko. Gimnasioa handitu dute eta lurra egokitzen hasi dira jada.
Aste honetan egingo da kirol batzordea eta bertan erabakiko dira beste zenbait egokitzapen: hidromasaje bat kendu eta lurrunezko sauna jartzea proposatuko da eta gimnasioan zein makina sartu erabakiko dute hiru alderdietako zinegotziek.
Igez enpresak egingo ditu obrak eta bi aste iraungo dute, uztailaren lehen egunean kiroldegia irekita izateko. Lurrak egonkortzen denbora beharko du eta uda partean kokatuko da gimnasioko zorua eta ekipamendua.
110000 euro gastatuko dira Karela egokitzen. Kostuaren herena, gutxi gorabehera, Gipuzkoako Foru Aldundiak hartuko du bere gain.