Kenon taldearen kontzertua Kalakari tabernan

Ostiralean Jai programaren barruan, Orioko hainbat gaztek osatutako Kenon taldeak kontzertua emango du ostiral gauean, uztailak 28, 23:00etan hasita.

Kenon taldea Orioko gazte batzuek osatzen dute eta dagoeneko badira pare bat urte sortu zela. Rock musika egiten dute.

Hau izango da aurtengo Ostiralean Jai programaren laugarren kontzertua. Programaren helburua ostiral gauetan giro goxoa sortzea da, musikaren eta euskararen inguruan.

Aurten bost taberna ari dira parte hartzen programan: Baraka, Salatxo, Kamel Ziani, Unar eta Kalakari.