Zine emanaldia izango da larunbat gauean hondartzan: Spy Kids 3

Udako programazioaren barruan zine emanaldia antolatu du Udalak Orioko hondartzan uztailaren 29an, larunbata, 22:30ean hasita. Proiekzioa hondartza ondoko belardian egingo da. Eskainiko den filma haurrentzako da, nagusiki eta euskarazko bertsioan emango da.

Spy Kids 3 filma 2003an estreinatu zen eta arrakastatsua izan zen, Spy Kids serieko aurreko bi filmak bezala. Hiru dimentsioko efektuak ditu eta, efektu horiek antzemateko, betaurreko berezi batzuk jantzi behar dira, pelikula ikustera doazenen artean banatuko direnak.

Zuzendaria Robert Rodriguez ezaguna da eta aktoreen artean jende ezaguna dago: Antonio Banderas, Silvester Stallone…

Filma euskaraz eta gaztelaniaz eman zen Euskal Herirko zinema aretoetan, eta Orion euskarazko bertsioa da proiektatuko dena.

Datu gehiago pelikulari buruz:

http://www.imdb.com/title/tt0338459/

Eta kritika bat:

http://www.labutaca.net/films/24/spykids3.htm