Kevin Grovein abeslari estatubatuarrak kantatuko du kultur etxean ostiralean

Kevin Grovein abeslariak kontzertu akustikoa eskainiko du kultur etxeko areto nagusian. Kontzertua ostiralen izango da, otsailak 4, 19:00etan.

Kontzerturako sarrera doan izango da.

Kevin Grovein Indianapolisekoa (AEB) da eta, Euskal Herrian dagoela aprobetxatuz, kontzertua emango du Orion, Unai Azkarate lagunak horretara gonbidatuta.

Unai Azkaratek bere olio-pintura lanen erakusketa zabalduko du gaur kultur etxean eta, aitzakia hori baliatuta, Kevinen kontzertua antolatzea proposatu zion Udalari.