Kike Amonarrizen hitzaldia izango da ostegunean Salatxo aretoan

Datorren ostegunean, urriak 3, Kike Amonarriz tolosarrak hitzaldia emango du Orioko Salatxo aretoan, 19:00etan hasita.

Hitzaldiaren izenburua honako hau da: ‘XXI. mendeko oriotar euskaldunak. Nola aldatu(ko) diren gauzak, kamarada!’

Hitzaldia ‘Euskaraz bizi-bizi’ egitasmoaren barruan antolatu du Orioko Udalak. Egitasmoaren helburua herritarren artean hizkuntzari buruzko kontzientziazioa suspertzea da.

Kike Amonarriz telebistan urtetan egindako lanagatik da ezaguna da askorentzat; baina, horrez gain, lan ugari egindakoa da soziolinguistikaren alorrean.