Korrika Kulturalaren programaren barruan, Portukoplak
izeneko ikuskizuna eskainiko dute Kirmen Uribe olerkariak et Mikel Urdangarin kantariak martxoaren 22an.
Martxoaren 22an, ostegunarekin, izango da emanaldia kultur etxeko areto nagusian, iluntzeko 20:00etan hasita.
Kirmen Uribek iaz argitaratutako Portukoplak
liburuko testuetan oinarrituta dago emanaldia. Liburuan itsasoarekin zerikusia duten bertso zahar eta berriak bildu ditu olerkari ondarrutarrak. Gaiak askotarikoak dira (itsasoa, naufragioak, sirenak, balezaleak, portuetako emakumeak?), baina guztiak mari