Hitzaldian Berdin-berdinak kirol elkarteak 2016an martxan jarriko duen Berdinduz programa aurkeztuko da.
Hitzaldiaren gaia honako hau da: ‘Kirola eta aisialdia denontzat’. Hizlariak bi izango dira: Miren Salsamendi, Berdin-berdinak kirol elkartearen presidentea eta Itsaso Nabaskues Kirol Egokituko Federazioaren ordezkari datorrena.
Hitzaldia abenduaren 19an izango da, larunbatarekin, kultur etxean, 11:00etan hasita, eta bi ordu inguru iraungo du.
Berdinduz programa
Berdinduz programa boluntariotzan oinarritzen da. Kiroleko eta aisialdiko jardueretan normaltasunez aritzeko zailtasunak dituztenei aukera eman nahi die berdintasunean parte hartzeko, horretarako behar diren laguntzak jarrita.
Gaiarekin interesa duten guztiak gonbidatu nahi ditu elkarteak larunbateko ekitaldira.