Klakson taldearen kontzertua Salatxo tabernan

Ostiral gauean, abuztuak 3, Klakson rock taldearen kontzertua izango da Orioko Salatxo tabernan, gaueko hamaiketan hasita.

Klakson taldea Antzuolako eta Zumarragako kidez osatuta dago eta, denboraldi bat kontzertuak eman gabe pasa eta gero, berriro hasi da zuzeneko emanaldiak egiten.

Nolako musika egiten duten jakin nahi duenak, taldearen blogean entzun ditzake kanta batzuk:

http://www.danbaka.com/klakson

Kontzertua Udaleko Euskara batzordeak bultzatutako ?Ostiralean Jai? programaren barruan antolatu da, eta sarrera doan izango da.

?Ostiralean Jai? programaren bitartez, musika antolatzen da udako ostiral gauetan Orioko hainbat tabernatan. Helburua giro goxoa sortzea da herriko tabernetan, musikaren eta euskararen inguruan.

Hiru taberna hauek parte hartzen dute aurtengo ?Ostiralean Jai? programan: Kalakari, Kamel Ziani eta Salatxo.