KONTXAKO ESTROPADAK BARKUAN

Orioko Turismo Bulegoak irailaren 2ko Kontxako Estropada ikustera joateko barkua antolatu du.

Irteera Orioko Kirol Portutik izango da goizeko 10:45ean. Donostian barkutik estropada ikusi eta itzulera estropada amaitu ondoren izango da. Prezioak ondorengoak izango dira:

  • Helduak 20 euro.
  • Umeak (12 urtetik beherakoak) 15 euro.

Izen-ematea Orioko Turismo Bulegoan egin behar da (943 830904) goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara.