Korrika batzordearen bilera izango da asteazkenean

Urtarrilean egin zen Orioko Korrika batzordearen lehenbiziko bilera eta asteazken honetan, otsailak 8, izango da bigarrena. Bilera 18:30ean izango da euskaltegiko gela batean, KTA eraikinean.

Bilera Orioko AEK-k deitu du eta irekia da Korrikaren antolakuntzan lagundu nahi duten talde eta norbanako guztientzat.

Korrikaren 20. edizioa, BAT ZUK lelopean

Aurtengoa Korrikaren 20. edizioa izango da eta dagoeneko erabakita dago ibilbidea: Otxandion abiatuko da martxoaren 30ean eta Iruñean amaituko da apirilaren 9an.

Oriotik apirilaren 5ean pasatuko da gauerdi inguruan, 00:45ean. Usurbildik etorriko da eta Zarautza joango da gero.