Kuadrillen arteko bazkaria izango da abenduaren 7an, Kuadrillen Egunean

Aurtengo San Nikolas jaien programaren barruan Kuadrillen Eguna ospatuko da abenduaren 7an, asteazkenarekin. Egun horretan kuadrillen arteko bazkaria antolatu dute Gaztetxeko gazteek herriko pilotalekuan, 14:00etan hasita.

Kuadrilla bakoitzak bere janaria eraman behar du eta Udalak doan jarriko ditu ura eta sagardoa. Su batzuk ere jarriko ditu Udalak, kuadrillaren batek sutan zerbait prestatu edo berotu nahi badu.

Gaztetxeko gazteek prestatuko dute bazkalondoko kafea. Gazteek parte hartzera gonbidatu nahi dituzte herriko kuadrilla guztiak.