Kultur etxe atzeko plaza itxita izango da urriaren 13, 14, 15, 16, 19 eta 20an

Udalak honako oharra eman du argitara, kultur etxe atzeko plazako lanak direla eta:

Honen bitartez jakinarazten dizuegu kultur etxe atzeko plazako lanak bukatzeko, ingurua itxita izango dela urriaren 13, 14, 15, 16, 19 eta 20an. Plazako inguru guztia itxiko da eta GUZTIZ DEBEKATUTA DAGO SARTZEA. Ostiralean, urriak 16, arratsaldeko 19:00ak inguruan irekiko da plaza asteburu osorako, eta astelehenean berriro itxiko da beste bi egunez. Asteburuan igogailua ere irekita izango da.

Barkatu eragozpenak.