Kultur etxe atzeko plaza itxita izango da urriaren 9ko egun osoan eta gauean

Udalak honako oharra eman du argitara, kultur etxe atzeko plazako lanak direla eta:

Honen bitartez jakinarazten dizuegu kultur etxe atzeko plazako lanak bukatzeko, ingurua itxita izango dela urriaren 9an, ostirala, egun eta gau osoan. Plazako inguru guztia itxiko da eta GUZTIZ DEBEKATUTA DAGO SARTZEA LARUNBAT GOIZA ARTE, EZ DELAKO LURRA ZAPALDU BEHAR ONDO SEKATU ARTE. Larunbat goizeko 10:00etan irekiko da berriz plaza, eta igogailua irekita izango da asteburuan.

Barkatu eragozpenak.