Orioko kultur etxea pintatzeko lanak hasi ditu Udalak gaur bertan. Fatxada pintatzeaz gain, zurezko begiratokiak konpondu eta zigilatuko dituzte, urik ez sartzeko.
Lanak Pinturas Bravo SL enpresa oriotarrak egingo ditu eta 24.000 euroko kostua izango dute. Lau bat aste iraungo dute lanek.