Udalak kultur etxeko sarrera hobetu nahi du, irisgarritasun irizpideen arabera. Proposamena Topagune Berdeak egin du eta Udaleko Hirigintza batzordeak ontzat eman zuen.
Horretarako, goiko planoan ikus daitekeen bezala, arrapala bat jarriko du aurreko fatxadaren kontra, gurpil-aulkian doazenek edota ume-kotxea daramatenek erabili ahal izan dezaten. Arrapalarentzako tokia irabazteko, kultur etxearen aurreko bost aparkalekuak kendu egingo ditu Udalak eta horien tokia espaloia zabaltzeko erabiliko da.
Otsailaren 10ean hasiko dira obrak
Obrak otsailaren 10ean hasiko dira, astelehenarekin, eta hiru bat aste beharko dira bukatzeko. Aizperro igeltseritzak egingo ditu eta 30.000 euroko aurrekontua izango dute. Diru-kopuru horren %75 Foru Aldundiak jarriko du.
Obrak irauten duen bitartean, espaloi-tarte hori itxita izango da eta kultur etxeko sarrera atzetik izango da.