Kultur Mahaiko eta San Pedro festetako datorren bilerak hurrengo astean izango dira

Datorren astean bai Kultur Mahaiko eta bai San Pedro festak antolatzen jarraitzeko bilerak izango dira.

Maiatzaren 17an astelehenean 19:00etan Kultur Etxean izango da San Pedro festetako bigarren bilera.

Hurrengo egunean, maiatzaren 18an asteartearekin, arratsaldeko 19:00etan Udaleko teilatupeko aretoan izango da Kultur Mahaiko bilera. Bertan, aurtengo dirulaguntzen berri emango dute Kultura Batzordeko ordezkariek.