Kultur taldeek martxoaren 14a arteko epea dute Udalaren diru-laguntza eskatzeko

Udalak kaleratu berri ditu 2012an kultura, gazteria, ingurumen eta aisialdi jarduerei diru-laguntzak emateko oinarriak.

Orioko elkarteek, diru-laguntza hauek jaso ahal izateko, eskaera orria aurkeztu beharko dute udaletxean edo kultur etxean. Oinarri horiei buruzko dudarik izanez gero edo informazio gehiago nahi izanez gero, kultur etxera jo behar dute interesatuek, eta kultur teknikariarekin hitz egin.

Oinarriak eta bete beharreko agiriak eskuratzeko, jo honako helbidera eta bertatik deskargatu (iazko berberak dira, aldaketarik gabe):

http://www.oriora.com/Kultura/Dirulaguntzak