Kultura, euskara, kirol, aisialdi eta gazteriako ekintzak eta jarduerak finantzatzeko diru laguntzen arautegia onartu du Udalak

Elkarteek otsailaren 16ra arteko epea dute eskariak aurkezteko.

Udalak onartu berri du kultura, euskara, kirol, aisialdi eta gazteriako ekintzak eta jarduerak finantzatzeko diru laguntzen arautegia.

Diru laguntza eskatu nahi duten taldeek otsailaren 16a arteko epea dute beren urteko aurrekontua-eta aurkezteko.

Oinarriak kultur etxean eta kiroldegian daude interesatuen eskura eta hemen ere ikus ditzakezu, PDF formatuan.